1972-ko urria
Nahiz eta estatutuak hilabete bi geroago onartuak izan, urrian hasi zen Itxako K.E. eskubaloiari ekiten.
Orduko taldea gizonezkoa zen, zamarra gorria, praka txuriak eta galtzerdi berdeak zituena. Lizarra Pilotalekuan jokatu zuten.
1990
Emakumezko taldea sortu zuten, kadete kategorian.
1999/00 denboraldia
Emakumezko taldea Ohorezko Mailara igo zen, eta ordutik hor jokatzen du.
2003/2004 denboraldia
Lehendabizikoz Itxako Europan jokatzeko sailkatu zen, EHF Koparako hain zuzen ere.
2007/2008 denboraldia
Itxako Espainiako Liga eta EHF Kopako txapeldunordea da.
2008/2009 denboraldia
Lehendabiziko aldiz Ligako eta EHF Kopako txapelduna izan da.
2009/2010 denboraldia
Bigarren aldiz Ligako txapelduna izan da. Halaber, Erregina Kopa eta Espainiako Superkopa lehendabiziko aldiz eskuratu zituen.
2010/2011 denboraldia
Hirugarren aldiz Liga eta bigarren aldiz Kopa eta Superkopa irabazi zituen, EHF Kopako txapeldunordea izanik ere bai. Denboraldirik arrakastatsuena izan da talde nafarrarentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario